XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Aspaldi ontan lantegia galtzen ari nauk.

Berritxuegia izaki.

Txurrut pixka bat egin ezkero, etzeukak galgarik nere mingaiñak.

Askotan, zer atera eraziko, beraizik edan erazten aritzen dituk.

Baserri batzuetan ikusi ta entzuna besteetan kontatzen dit; eta ori nere lantegirako pekaturik gaiztoenetakoa dek.

Bereala zabaltzen baida auzoetan.

Len deitzen zidaten etxe askotatik bota niotek, eta aurki etxean geratu bearko.

Ondo nagoenean ixiltzen nauk; ez dit olako oiturarik.

Baiña bein neurritik atera ezkero, nere ezkutu guziak atera eraziko lizkidatekek.

Nere borondatea baiño gogorragoa dek espiritua; edana alegia.

- Olakorik ez nekien, aita.

Baiña eskerrik asko esan didazulako.

Orain badakit zergatik zauden triste.

- Triste nabillela antzemateko moduan?

- Bai, orixe.

Amari ere galdetu nion.

Oartu zala esan zidan; baiña etzekiela zergatik, eta galdetzera etzala ausartzen.

- Beste oitura kaxkar bat ere badit: ni beltzetako amorratua nauk, txurien iritzikoak diran fameli askotan eztabaida gogorrak izaten dizkit, eta etxe oietakoak etzidatek deitzen.

- Nor dira txuriak eta beltzak?

- Karlistak eta liberalak.

- Bai.

Badaukat zerbait entzuna; emengo jendea ortan oso berezia dagoela ere.

- Ni, esan ditanez, liberaletakoa nauk.

Auek dituk beltzak.

Beste aldekoak, berriz, txuriak.